10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, eraikin batean oztopo arkitektonikoak kentzeko, U.I._XV unitateko Z.O.R._1eko kanpoko lerrokadurak (etxe-saileko patiokoa) aldatuta (Media Luna karrikako 32a). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-NOV-06 (12/UV)

"Ikusirik Jaime Huarte Goñik tramitera aurkeztu duen agiria, eta bat etorriz 2006-11-13ko txosten teknikoarekin, espedientean baitago, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea eraikin bateko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, etxe-saileko barne patiora jotzen duen kanpoko lerrokadura aldatuta, Media Luna karrikako 32ko eraikinean igogailuak paratzeko.

2. Behin betiko onespena baino lehen sustatzaileak dokumentazio bategina aurkeztu beharko du, memoriaren 2. puntuaren idazketa aldaturik, izan ere xehetasun azterlana nahitaezkoa da igogailua paratzeak fatxadako lerrokaduren aldaketa ekartzen duelako, eta ez eraikinaren beheko solairua (merkataritzako lokala) okupatzen delako, ez baitakar espazio publiko baten okupazioa.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2006ko abenduaren 20an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0620243