10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Katastroaren berrikuspena, Alkaiaga auzoan

2006ko abenduaren 29an Lesakako alkateak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

Indarrean dagoen katastroan akats batzuk ikusi direnez, Udalak agindu dio Trabajos Catastrales S.A. enpresari behar diren lanak egiteko antzeman diren akatsak zuzentzeko.

Enpresa horrek egin ditu dagoeneko Alkaiaga auzoko hainbat lursaili dagozkion lanak. Ukitutako lursailen zerrenda espedientean ageri da.

Hori dena ikusita, honako hau erabaki dut:

1. Hasiera batez onartzea katastroko akatsak zuzentzeko espedientea, Alkaiaga auzoari dagokionean.

2. Erabaki honen berri ematea ukitutako jabe guztiei, hilabeteko epean behar diren erreklamazioak egin ditzaten.

3. Aldaketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Lesakan, 2007ko ilbeltzaren 2an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0700051