10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Imanol Telletxea Zozaya jaunak sustatutako xehetasun azterlanaren hasierako onespena.

Alkatetzaren 2006ko ekainaren 2ko 234/2006 Ebazpenaren bidez Imanol Telletxea Zozaya jaunari obra baimena eman zitzaion Albistur kaleko 57 zenbakian dagoen eraikinaren gainean solairu bat altxatzeko, bi etxebizitza egiteko asmoarekin.

Azaroaren 24an eta bertan egin behar duen zabaltza handitzeko, xehetasun azterlana aurkeztu zuen. Agiria Carlos Urrutia Jimenezek idatzia eta hil horretako 22an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia dago.

Abenduaren 18an María Urmeneta eta Francisco Javier Chocarro Udalaren arkitekto aholkulariek adostasun txostena egin dute.

Hori dena ikusirik, zera erabaki dut:

1. Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.

2. 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatutako agiria hogei egunez jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu ondoren.

3. Ebazpen hau sustatzaileei eta albokoei jakinaraztea.

Lesakan, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0620612