10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Borondatezko Birzatiketa Proeiktoaren Hasierako Onespena

Leitzako alkateak, 2006ko abenduaren 18ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 1 poligonoko 161 lurzatiaren borondatezko birzatiketaren proiektua, Promociones Ollin Sustapenak 2004, S.L. elkarteak bultzatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espendientea jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espendientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onespen hori behin betikotzat joko da.

Leitzan, 2006ko abenduaren 19an._Alkatea, Patxi Sáenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0620076