10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2006ko azaroaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako 2. poligonoko 794. lurzatiko aldaketa xehekatua, David Larraga Garciandiak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari dagokionez, xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2006ko abenduaren 29an._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0700018