10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Hirigintza hitzarmeneko aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Talluntxe II (Ezkirotz) industrialdeko 1. lurzatiaren plangintza eta kudeaketarako hirigintza hitzarmen mistoko aldaketa; alegia, Galar Zendeako Udalaren eta Jesús Iribarren, S.A. enpresaren arteko hitzarmeneko aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0700034