10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Berdeguneak birdefinitzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 19an egindako osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Udal honek hasiera batean onetsi zuen Berdeguneak birdefinitzeko xehetasun azterlana, 2006ko urriaren 3ko bilkuran.

Jendaurreko aldia hasi zen, iragarkiak paratuta Udal honen iragarki oholean eta 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta onespen haren aurka ez zuen inork alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik 35/2002 Legearen 76. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa, aho batez, honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Berdeguneak birdefinitzeko xehetasun azterlana.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cintruenigon, 2006ko abenduaren 21ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0700020