10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

Garesko Hiri Antolamenduko Udal Planeko aldaketa puntual egituratzailea eta determinazio xehekatuak, AT-2-Iparraldea banaketa eremuan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Garesko Hiri Antolamenduko Planeko aldaketa puntual egituratzailea eta determinazio xehekatuak, 2-Iparraldea banaketa eremua ukitzen dutenak, Urbaniet, S.L.k sustatuak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan, interesatuen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80. artikuluak 70 eta 71. artikuluei buruz ezarritakoa aplikatzeko

Garesen, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0700014