10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARASOAIN/OLORITZ

Jarduketa sistemaren aldaketa eta Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

2006ko abenduaren 21eko ebazpenen bidez, Barasoaingo eta Olorizko alkateek hasiera batean onetsi dute jarduketa sistemateren aldaketa, lurzoru urbanizagarriaren sektoreko exekuzio unitate bakarrekoa (Barasoaingo eta Olorizko udalen arteko baterako plana).

Gainera, ebazpen berean hasiera batez onetsi dira Konpentsazio Batzordearen estatutuak, sistema aldaketak aurrera egiten badu aplikatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 157-1, 143-2, 76 eta 161. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barasoainen, 2006ko abenduaren 29an._Barasoaingo alkatea, Carlos Izuriaga._Olorizko alkatea, Fernando Flamarique.

Iragarkiaren kodea: L0620609