10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Igantziko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatuaren hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2006ko abenduaren 18an egindako bileran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua, igerileku partikularrak egiteko edo jartzeko arauak onartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzi, 2006ko abenduaren 22an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0620404