10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Fontellasko Udalak, 2006ko urriaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Las Jimenas alderdiko 64,59 ha-ko herrilurraren desafektazioa (6. poligonoko 26. lurzatiko O azpilurzatia), Abencis, S.L.ri eta Hidroges, S.A.ri lagatzeko, bertan eguzki-instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko horretarako onetsi den baldintza agirian adierazitako baldintzetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete dadin. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herrilurraren desafektazioa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Fontellasen, 2006ko abenduaren 20an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0620193