10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2006ko azaroaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Etxarri Aranazko 1. poligonoko 775 eta 776. lurzatietarako, Sergio Murillo arkitektoak prestatua eta San Donato S.A.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Etxarri-Aranatzen, 2006ko azaroaren 29an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0620322