10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

Birzatiketa proiektua UE-11 unitatean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abenduaren 13an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea UE-11 unitateko birzatiketa proiektua, lankidetza sistema erabiliz Udalak sustatua eta Enrique Miranda arkitektoak eta Cristina Viñas hirigileak prestatua.

Orobat, erabaki zen jendaurrean uztea 20 egun naturaleko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 176. artikuluei jarraikiz, eta iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bertzetik ere, kontuan harturik 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoa, jendaurreko epean dokumentuaren aurkako alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Etxarri-Aranatzen, 2006ko abenduaren 20an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0620321