10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Udalerriko hirilurren katastroko 2. poligonoko 132. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2006ko azaroaren 29an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen udalerriko hirilurren katastroko 2. poligonoko 132. lurzatiaren xehetasun azterlana.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0620242