10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Burlatan indarra duen HAPOko "S-8" hirigintza unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2006ko azaroaren 29an egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea udalerri honetan indarra duen HAPOko "S-8" unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak prestatua, behar bezala eginbideturik espedientean dagoena. Agiri honek aurreikusten duenez, lagapenaren %10eko eskubidea, Burlatako Udalaren aldekoak baitira, eta Udal honek bideetarako azalerekin egin duen ekarpena lokalak beheko solairuan eta sotoan lagaz gauzatuko dira, sinatutako hitzarmenean ezarritakoari jarraikiz (... bizitegirako eraikinaren beheko solairuko azalera guztia, atari edo instalazioetarako behar dena kenduta, Burlatako Udalari nahitaez eta doan laga behar zaion ekipamendu publikorako izanen da, sotoko 222,35 m/2-rekin batean, lurzoru libre pribatuko 144,30 m/2 barne).

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan, lege bereko 76. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten udalerri honetan indarrean den HAPOko S-8 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren hasierako onespenaren aurka, onespen hori behin betikoa bilakatuko da, Udalak berariaz onetsi beharrik izan gabe, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168. c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0620239