10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Hirigintza hitzarmena, batetik Burlatako Udalak eta bertzetik Construcciones Andía S.A.k eta Promociones Ocec, S.A.k sinatzekoa

Burlatako Udalak, 2006ko azaroaren 29an egin bilkura berezian, bertzeak bertze, honela dioen erabakia hartu zuen:

1._Hasiera batean onestea Hirigintza hitzarmena, hauek sinatzekoa: batetik Burlatako Udal honek eta bertzetik Francisco Javier Andía Vidaurrek, I.F.Z. 15759609-D baitu, Construcciones Andia S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz (I.F.Z.: A/31145709; helbidea: Iruña, Nafarroako Behereko etorbidea, 42, behetia; Agoizko notario José María Marco García-Minarekin eratua, 1984ko abenduaren 28an; Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 519. liburukian, 77. folioan, 5095. orrian) eta José Luis Osaba Roncalek, I.F.Z.. 16.504.332-S baitu, Promociones Ocec, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz (I.F.Z.: A 31 216054; helbidea: Iruña, Leire 11 bis-20; Iruñeko notario José Javier Urrutia Zabalzarekin eratua, 1988ko airilaren 17an; .Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 621. liburukian, 196. folioan, 6645. orrian). Hitzarmena, behar bezala eginbidetua, bilkurako espedientean dago. Hitzarmenaren xedea da sinatzaileei zuzenean besterentzea hirigintzako S-4 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozko R.2 lurzatian Udalak esleiturik duen %84,41en partaidetza banatu gabea, araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu eta jabetzan esleitzeko.

2._Hitzarmen hau jendaurrean edukitzea gutienez ere hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, gutienez ere Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean eta Burlatako Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluari jarraikiz.

3._Erabaki hau Sociedad Construcciones Andía S.A.ri eta Promociones Ocec S.A.ri igortzea, jakin dezaten, eta bidezko ondorioak izan ditzan.

4._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 24. artikuluari jarraikiz, delako hitzarmena jendaurrean egonen dela, hogei egunean egon ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukiturik gertatzen direnek epe horretan azter dezaten Udal honetako Hirigintza Departamentuan, horretarako prestatu den espedientearekin batean, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2006ko abenduaren 11n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0620235