10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2006ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espedientea. Hona hemen haren edukia:

_Kreditu berezia, kontusail honetan: 1 121 625. "Bulegoko altzariak, ekipamendua eta tresnak": 3.398,22 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 3.398,22 euro.

_Kreditu berezia, kontusail honetan: 1 121 626 "Informazioa prozesatzeko ekipoak": 1.100 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua: 1.100 euro.

_Kreditu berezia, kontusail honetan: 1 121 645 "Aplikazio informatikoak": 600 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua: 600 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 214.2 artikuluan 271. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aldaketa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2006ko urriaren 26an._Mankomunitateko burua, María Concepción Díez de Ulzurrun Orrio.

Iragarkiaren kodea: L0620240