10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORKOIEN

2007ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, Udalaren 2007ko aurrekontua onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2006ko abenduaren 21ean._Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0620190