10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 54/2006 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 23ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 54/2006 espedientea, Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa bat egiten duena kreditu transferentzia bat onetsita. Hori guztia, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

Iragarkia 2006ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 17an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

_Gastuak goititzea:

4. kapitulua._Zenbatekoa: 200 euro.

Gastu goititua, guztira: 200 euro.

_Gastua beheititzea:

2. kapitulua._Zenbatekoa: 200 euro.

Gastu beheititua, guztira: 200 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko abenduaren 28an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0620587