10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

48/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez onesten dira onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko 2 lanpostu betetzeko, haietariko bat barne-sustapen sistemaren bidez. Lanpostuen deialdia urriaren 25eko 1203/2005 ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta unibertsitate honetako errektoreak 2005eko urriaren 25ean emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko 2 lanpostu, haietariko bat barne-sustapen sistemaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko 2 lanpostu, haietariko bat barne-sustapen sistemaren bidez betetzeko hautaprobetan. Deialdia 2005eko urriaren 25eko ebazpenaren bidez egin zen (21-11-05 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Onartutako izangaien zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Ebazpen honen eranskin gisa argitaratzea baztertutako izangaien zerrenda, aurreko atalean aipatua, haiek ez onartzeko arrazoiak adierazita.

Hirugarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, onartuen zerrendan agertu ez delako, hamar eguneko epea dauka, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte probetatik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean.

Laugarrena._Izangai onartuei dei bakarra egitea, hautatzeko prozesuko lehenengo proba egin dezaten. Proba hori 2007ko martxoaren 2an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. gela erantsian (Arrosadiko Campusa).

Bosgarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena._Epaimahaiko kideak honako hauek izango dira:

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburua: José Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren zuzendaria.

Mahaikideak: Eduardo Pérez Urdánoz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontabilitate Ataleko burua.

M.ª Elena Orcaray Gascue andrea, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuna Departamentuko Informazio Kontablearen Zabalkunderako Bulegoko burua.

Javier Agüero González jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo eta Liburutegiko laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: María Sauleda Munárriz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Kudeaketaren Ataleko Burua.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiburua: Lucía Jimeno Sanz de Galdeano andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Araubide Juridiko eta Administratiborako Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikideak: Mónica Irizar Ortega andrea, karrerako funtzionarioa Nafarroako Unibertsitate Publikokoko Kudeaketako Eskala Teknikoan (Ekonomia adarra).

Ana Isabel Mariezcurrena Baleztena, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuna Departamentuko Informazio Kontablearen Zabalkunderako Bulegoari atxikiriko Enpresa Zientzietako Diplomaduna.

Iñaki Urutxurtu Fernández jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo eta Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: M.ª José Iñigo Berrio andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionarioa.

Zazpigarrena._Ebazpen hau epaimahaikideei bidaltzea.

Zortzigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 9an._Errektorea, Pedro Burillo López.

I. ERANSKINA

Baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 1203/2005 ebazpenak deitutako hautaprobetan. Administrazio kudeaketako eskala

Deiturak eta izena: Gonzaga Cinco, Rafael Ascensión.

NAN: X34181136Z

Baztertua izateko arrazoai: Ez du nahiko frogatu 2.1.a) oinarrian eskatutako baldintza. Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa

Iragarkiaren kodea: F0700540