10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAXES GARAIKO ZABOR MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Araxes garaiko Zabor Mankomunitateak, 2006ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Arribe-Atallun, 2006ko abenduaren 21ean._Mankomunitateko burua, Miguel Javier Recalde.

Iragarkiaren kodea: L0620579