10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LOSARCOS

2007ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

6/90 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan xedatua betetzeko, Los Arcosko Udalak, 2006ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen boz batez:

_Hasiera batean onestea 2007ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea eta 2007. urteko plantilla organikoa.

_Hasierako onespenari buruzko iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

_Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Los Arcosen, 2006ko abenduaren 26an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0620470