10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetikako teknikari espezialista (DTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetikako teknikari espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2005eko abenduaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 145. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituen izangaiaren izena eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dietetikako teknikari espezialista izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da, honakoaren aldekoa hain zuzen:

_Olga Esparza Fernández.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0700877