10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANARATXE

2007ko aurrekontu arrunta onetsita

Aranaratxeko Udalak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, 2007ko aurrekontu arrunta onetsi zuen aho batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onespen hau, besterik gabe, behin betikoa bihurtuko da.

Aranaratxen, 2006ko abenduaren 26an._Alkatea, Francisco Javier Irurzun Iñiguez.

Iragarkiaren kodea: L0620457