10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VIANA

2007ko aurrekontu orokorra

Toki entitate honetako idazkaritzan jendaurrean dago, erreklamazioak aurkez daitezen, Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, Udalbatzak 2006ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, 2006ko abenduaren 22an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0620337