10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURGI

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2006ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia, Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A.rekiko hitzarmena izeneko 432.75401 kontusaila sortuta, harri-lubeta konpondu eta indartzeko eta obra osagarrirako inbertsioa, 63.699,81 eurokoa, gaur egungo aurrekontuan "harri-lubeta konpondu eta indartzeko obrak eta obra osagarria" izeneko 432.60102 kontusailean 63.699,81 euroko kreditua beheitituz finantzatuko dena.

Burgin, 2006ko abenduaren 19an._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0620304