10. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2006 aldaketa

Batzarrak, 2006ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2006 aldaketa, kreditu berezia baita, aurrekontuko zenbait kontusail behar bezainbat diruz hornitzeko; Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta Mankomunitateko Udalen ekarpenekin eginen da haien finantzaketa.

Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Garesen, 2006ko abenduaren 21ean._Mankomunitateko burua, Tere Zabala Erdozáin.

Iragarkiaren kodea: L0620294