91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXAURI

2006ko aurrekontu orokor eta bakarraren onespena

Etxauriko Udalak 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean, 2005eko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabortz egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, behin betikoz onetsitzat joko da.

Etxaurin, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0611542