91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXAURI

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2006ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen 1/05 espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Epea erreklamaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 290. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 219. artikuluan xedatuarekin bat.

Etxaurin, 2006ko ekainaren 30ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0611541