II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
VIANA
Obra kontratua esleituta
Alkatetzak, 2006ko ekainaren 29an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehiaketaren ondorioz eta kontratazio mahaiak proposaturik, kontratu hau esleitu zaio eskaintzarik onuragarriena egin duenari:
Xedea: "Bide hauek egokitzeko obrak: Las Cañas - Río Ebro, Las Cañas Río Ebro - La Planako saihesbidea eta Las Cañas Río Ebro - Los Corrales saihesbidea".
Esleitzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.
Esleipenaren prezioa: 265.900,25 euro, BEZa barne.
Lanak egiteko epea: 25 egun.
Esleipen-hartzailea: Euroasfaltos de Navarra, S.A.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko.
Vianan, 2006ko ekainaren 29an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0611411