II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LEOTZ
Enkantea, higiezin bat saltzeko eta bertan etxebizitza baten proiektua gauzatzeko
Leozko Udalak martxoaren 31n egindako bilkuran ondareko ondasun hau ahozko posturen bidez enkante publikoan saltzeko agiria onetsi zuen:
51 metro koadroko higiezina, Amatriaingo (Orbaibar) herriko eskola-etxea, guztiz hondatua eta 13. poligonoko 3. lurzatian dagoena. Bertan etxebizitza bat egiteko proiektua sartzen da salmentan.
Hasierako prezioa: 20.000 euro.
Behin-behineko fidantza: 400 euro, hau da, hasierako prezioaren %2.
Baldintza-agiria: interesatuen eskura dago Leozko Udalaren idazkaritzan, Iratxetako herrian.
Enkantearen tokia, eguna eta ordua: irailaren 2an eginen da enkante publikoa, eguerdiko hamabietan, Iratxetako Iturzar elkartean.
Iratxetan (Leotz), 2006ko uztailaren 10ean._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L0612390