91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GORRITI

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 2tik 19ra bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2006ko denboraldian, NA-10524 matrikulako ehiza barrutian, Gorritiko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 9an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Gorritiko Kontzejuaren aretoan.

Irailaren 9ko enkantean emandako usategietarako sesteoa erabili ahalko da irailaren 15a bitarte. Hala egiten bada, sesteoa duten usategiak berriro eskainiko dira enkantean, irailaren 16an.

Esleitzen ez diren usategiak, berriz, %10 merkeago eskainiko dira, aurreko ekantearen ondotik beste bat eginen baita.

Enkante horretan ere ez badira esleitzen, ondotik beste bat eginen da, oraingoan % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Gorritiko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintzen pleguan daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura (telefonoa: 948504398).

Gorritin, 2006ko uztailaren 4an._Alkate kontzejuburua, Fermín Balda Bengoechea.

Iragarkiaren kodea: L0611651