91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitatearen egoitza berritzeko obraren esleipena

Batzarrak 2006ko ekainaren 19an egindako bilkuran hartu zen ondoko erabakia, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen egoitzaren berrikuntza esleitzeko lehiaketa egin ondoren. Presako prozedura irekia erabili da kontrata bidezko 153.863,95 euroko hasierako aurrekontuarekin.

"Eskaintza ikusita, aho batez erabaki da obra kontratatzeko lehiaketa eman gabe uztea, kontratazio mahaiak hala erabakita; izan ere, aurkeztu den proposamen ekonomiko bakarrak lizitazioaren aurrekontua gainditzen du; hori guztia, klausula administratibo partikularren agiriko 2. klausulan adierazitakoari jarraituz."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Kontratuei buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

Buñuelen, 2006ko ekainaren 20an._Mankomunitateko burua, Carlos Zamora.

Iragarkiaren kodea: L0611566