91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

AKATS ZUZENKETA, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako maiatzaren 12ko 152/2006 Foru Aginduarena. Foru agindu horrek toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen araubidea ezartzen du 2006-2007 kanpainarako.

Toki entitateentzako mendi lanetarako dirulaguntzen 2006-2007 kanpainarako araubidea ezartzen duen maiatzaren 12ko 152/2006 Foru Aginduan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandakoan, akats bat dagoela ikusirik, behar den zuzenketa egiten da. Foru agindua 2006ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 2an, ostiralean, eta kontseilariak sinatutako originalarekin bat ez datorrenez, bidezko da honako paragrafoa zuzendu eta testu berria argitaratzea.

_Deialdiaren araubidean, honakoa dioen lekuan:

Laugarrena._Dirulaguntzen zenbatekoa, 1. puntua: Gehienez ere, berrehun eta hamaika mila (211.000) euroko inbertsioari emanen zaio laguntza. Aurrekontuan dirurik ez zegoela eta ukatutako espedienteei aurre egin ondoren, aurrekontuan dirurik geldituz gero, muga hori handitzen ahalko da hirurehun (300.000) euro osatu arte, zazpigarren arauaren 2. puntuan ezarritako lehentasunen arabera. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga 3.000 (hiru mila) eurokoa da. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga hori ez zaie bosgarren arauaren f) atalean aipatutako mantentze-lanak besterik biltzen ez duten eskabideei aplikatuko.

_Honela behar du:

Laugarrena._Dirulaguntzen zenbatekoa, 1. puntua: "Gehienez ere, berrehun eta hamaika mila (211.000) euroko inbertsioari emanen zaio laguntza. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga 3.000 (hiru mila) eurokoa da. Laguntzen ahal den inbertsioaren gutxieneko muga hori ez zaie bosgarren arauaren f) atalean aipatutako mantentze-lanak besterik biltzen ez duten eskabideei aplikatuko.

Iruñean, 2006ko ekainaren 16an._Enrique Eraso Centelles jauna, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F0610897