91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAKANANO MANKOMUNITATEA

2006ko plantilla organikoko aldaketa hasiera batez onetsita

Sakanako Mankomunitateak, 2006ko ekainaren 27an eginiko Batzar Orokorrean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedienteko agiriak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 236, 271 eta 272. artikuluekin bat, Mankomunitatearen 2006ko plantilla organikoaren 3. eranskina aldatzea erabaki da.

Honela aldatu ere:

Lanpostu berri bat sartzea, ondoko ezaugarriekin:

Lanpostua: Hezitzailea. Araubide juridikoa: Lan-araubidea. Maila: C. Sartzeko modua: EINek eginiko eskaintza generikoa. Euskararen ezagutza: Ezinbestekoa. Hizkuntz eskakizuna: 3.

Egungo xedapenak betetzeko, aipatu aldaketa Mankomunitatearen iragarki oholean egonen da ikusgai.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodun izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2006ko ekainaren 29an._Sakanako Mankomunitateko Lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0611422