91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ARESO

2006ko plantilla organikoa onetsirik

Aresoko Udalak, aurtengo ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20, 85 eta ondoko artikuluen edukiarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.2i artikuluan ezarritakoarekin bat, 2006ko plantilla organikoa onetsi da; delako espedientea jendaurrean dago, udal idazkaritzan, herritar eta interetsatuek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako hamabost eguneko epea izanen baitute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Idazkari-kontu hartzailea: A maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: %10. Egoera administratiboa: hutsik.

Zerbitzu anitzetako langilea: Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: O.L. Betebehar berezia: euskaraz jakitea. Mailako osagarria: %12. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen zerrenda

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:

Zerbitzu anitzetako langilea: Jesús Javier Nieto Baranda. D maila. 1. gradua. Lanpostuaren osagarria: %12. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2004ko uztailaren 1a.

Administrazio araubideko bitarte baterako langileen izenen zerrenda:

Idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino. A maila. Lanpostuaren osagarria: %10. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2000ko irailaren 1a.

Areson, 2006ko ekainaren 29an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0611568