91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITURMENDI

Hasiera batean onetsita udal hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Iturmendiko Udalak, 2006ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Iturmendin, 2006ko ekainaren 23an._Alkate udalburua, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0611843