II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GALAR
Eraikuntzari buruzko udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita
Galar Zendeako Udalak, 2006ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 97. eta 100. artikuluetako aldaketak.
Onespenaren erabakia 2006ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, 35/2005 Foru Legearen 64.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.ean xedatutakoari jarraikiz.
97. artikulua. Kanpoko itxiturek karga-hormen itxura hartuko dute, funtsean. Arkupedun arkitekturaren elementuak onartu ahalko dira, arkupe, gorape eta abarrek berezko dituztenak, aurreko irizpide orokorrarekin bateragarri direla.
UO.2 rako 82. artikuluan aurreikusitako materialez gain, zilegi dira bistako adreilua, harlauzak eta antzeko materialak, baita bistako hormigoia, egur naturala edo taula sintetikoak gune berezietan.
Bistako adreilua, harlauzak eta antzeko materialak erabili ahal izateko, Udalak aldez aurretik onartu beharko ditu.
100. artikulua. Balkoiak zurezkoak edo hormigoizkoak izanen dira. Guztira, helgalkia ez da 1,50 m baino gehiago aterako. Zurezkoetan, solairuari eusten dioten elementuek gutxienez 14 x 10 cm-ko neurria izanen dute. Zola zeramikazkoa izaten ahal da; zoruaren azpiko aldean zurezko taulada jarriko da soluzio egokia bilatuz eta sekula ez 10 cm baino lodiago.
Getze Galarren, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0611628