II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
GALAR
Eraikuntzari buruzko udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita
Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 12. artikuluko aldaketa.
Onespenaren erabakia 2006ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 29an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, 35/2005 Foru Legearen 64.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.ean xedatutakoari jarraikiz.
12. artikulua. Beheko solairua. Lurzatiaren erdigunean, kaleko kotatik hurbilen sartzeko dagoenari esaten zaio erakinaren beheko solairua.
Eraikinaren inguruko lurrak malda koskorra badu eta erakinaren fatxadetako hiru soto edo erdisoto badira, lurretik hurbilen dagoena hartuko da beheko solairutzat, aipatu hiru fatxadei begira.
Gainera, beheko solairutzat joko da kaleko kota 1,65 m-tan gainditzen duena; betiere, baldintza hauek beharko dira bete:
1. Bizigarritasunaren araudia betetzen dela frogatu.
2. Oinezkoen espaloitik edo bide publikotik atzera eraman eraikina; horrela, beheko solairua inguruko lurretik hurbilen dagoena izanen da lurzatiaren frontean.
3. Gehienez ere, %6ko malda izanen da bide publikoaren eta etxebizitzaren artean (definizio honetarako bakarrik).
Getze Galarren, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L0611624