II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
FALTZES
Behin betiko onetsita Faltzesko herrilurretako ondasunak aprobetxatzeko ordenantzako aldaketaren proiektua
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, argitara ematen da osorik Faltzesko herrilurretako ondasunak aprobetxatzeko ordenantzan egindako aldaketa, 2006ko ekainaren 29ko osoko bilkuran behin betiko onetsia.
25. artikulua. 1. atalean aurreikusi bezala, lurzatiak beharren arabera banatu ondoan, geratzen diren laborantzako herrilurrak eta onuradunek zuzenean eta pertsonalki lantzen ez dituzten lurzatiak zuzenean esleituko dira familia unitateko titularrak diren herritarren artean, 14. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta ogibide nagusia nekazaritza badute.
(Kendu egin da "65 urte ez badute eta aldez aurreko erretiroa hartu ez badute").
Faltzesen, 2006ko uztailaren 3an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0611536