II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LIZARRA
Los Llanos babestu eta erabiltzeko plan bereziko aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5eko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen besteak beste:
Lizarrako Udalak, 1997ko irailaren 4ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Los Llanos babestu eta erabiltzeko plan berezia. Aipatu plana Lizarrako H.A.P.O. garatzeko plan berezi gisa tramitatu zen, bertan azaltzen zen eremuarekin.
Udaleko organo berak, 2004ko uztailaren 29ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen plan berezi horren aldaketa bat, sestra azpitik lurrazpiko aparkalekutako aurreikusitako eremua handitzeko.
Eremu libreak _hala zirkulazio sistemak nola eremu libreetako sistemak_ berriz diseinatu behar direla atzeman da, hiriko oinezkoendako eta ibilgailuendako behar berrietara egokitzeko.
Ikusirik Lizarrako Los Llanos babestu eta erabiltzeko plan bereziaren aldaketari dagokion dokumentazioa, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.4 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Alkatetzaren urtarrilaren 23ko 16/2004 Dekretuaren bidezko eskuordetzan (2004ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 12koa) hartutako eskumena baliatuz, honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Los Llanos babestu eta erabiltzeko plan bereziaren aldaketa, aldaketari burzuko dokumentazioari jarraikiz, espedientean baitago.
Bigarrena._Jendaurrean edukitzea, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hilabeteko epean interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena._Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela erre- kurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.
Laugarrena._Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkuran.
Lizarran, 2006ko uztailaren 7an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L0611902