91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABREDO

Cabredoko Udaleko Hirigintza Planaren hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2006ko maiatzaren 30ean egin bilkura arruntean, besteak beste, hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Cabredoko Udaleko Hirigintza Plana, Miguel Ayape Bariáin arkitektoak prestauta.

Bigarrena._Udaleko Hirigintza Plana jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Hirugarrena._Aipatu proiektua udal bulegoetan aztertzen ahal da, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko, jendea hartzeko orduetan.

Laugarrena._Erabaki hau Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, behar diren txostenak eskatu eta eman ditzan, kasua bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cabredon, 2006ko uztailaren 10ean._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0611882