II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ZIZUR ZENDEA
Plan partzialaren hasierako onespena
Udalbatzako alkate udalburuak, 2006ko uztailaren 5ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zizur Txikiko D-38 sektoreko plan partziala, sektoreko jabeek sustatua. Plan partzial horri dagozkion agiriak jendaurrean jarriko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Epe horretan interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.
Gazolatzen, 2006ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0611803