II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
VIANA
Plan partzialaren hasierako onespena
Vianako Udalak, 2006ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Vianako Udal Planeko SI-3 industri sektoreko plan partziala, Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta interesatuek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan, aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2006ko ekainaren 30an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0611796