II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BARAÑAIN
Akats zuzenketa
Uztailaren 5ean iragarkia argitaratu zen, 2006ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Barañaingo Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamenduaren hasierako onespenari buruz.
Iragarki horretan akatsa atzeman da alegazioak egiteko interesatuei ematen zaien jendaurreko aldiari dagozkion zenbakietan, eta halaber idazpuruan, bertan azaltzen baita "Hasiera batean onetsirik Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamenduko aldaketa" eta behar zuen "Hasiera batean onetsirik Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendua". Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak Administrazio Publikoei ematen dien ahalmena erabiliz, ofizioz egiten da horien zuzenketa, eta, beraz, aipatu artikuluaren testua honela gelditzen da:
Hasiera batean onetsirik Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendua
Barañaingo Udalak, 2006ko ekainaren 20an egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Herritarren partaidetzaren gaineko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hiru hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta argitaratuko haren testu osoa, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.
Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.
Barañainen, 2006eko uztailaren 5ean._Jarduneko alkatea, Roberto Andión Martínez.
Iragarkiaren kodea: L0611784