II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALTSASU
Hiri lorzoruan etxola aurrefabrikatuak kokatzeko udal ordenantzaren behin-behineko onespena
Altsasuko Udalak, 2006ko ekainaren 28an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri lorzoruan etxola aurrefabrikatuak kokatzeko udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Altsasun, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: L0611640