91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO GIZARTE ONGIZATEAREN INSTITUTUA. Zahar etxeetako egonaldietan sortutako zorrak erreklamatzeko prozeduren hasiera.

Ikusirik espedienteetan dauden txostenak, azaltzen baitute ondoren ageri diren pertsonek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin zorrak hartu zituztela zahar etxeetan egon zirenean.

Kontuan harturik zahar etxeen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legean xedatutakoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an hartutako Erabakia, zeinaren bidez erakunde horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tarifak, eta horiek aplikatzeko arauak onetsi baitziren, erabaki horren aldaketak, gizarte zerbitzuetan banakoei eta familiei ematen zaizkien prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretua eta, orobat, aplikagarri diren gainerako arauak.

Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Kudeaketa Zuzendariordetzak, erakunde horren estatutuek agintzen dizkion eginkizunen arabera,

ERABAKI DU:

1. Ondoko pertsona hauek zaharretxeetan egon ziren bitartean sortutako zorrak haien jaraunspen jasogabearen ondasun eta eskubideei erreklamatzeko prozedurari hasiera ematea:

Espedientearen zenbakia: 001-003264-1996. Zorduna: Remedios Alonso Peña. Zorraren zenbatekoa: 65.707,30 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-001282-2000. Zorduna: Ana María Amador Jiménez. Zorraren zenbatekoa: 22.699,42 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-004197-1995. Zorduna: Severiano Aranguren Goñi. Zorraren zenbatekoa: 54.060,50 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-010931-2002. Zorduna: Francisca Armendáriz Armendáriz. Zorraren zenbatekoa: 19.300,71 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-002580-1993. Zorduna: Antonio Cariñanos Arandia. Zorraren zenbatekoa: 56.346,88 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-001973-1992. Zorduna: Pilar Catalán Gracia. Zorraren zenbatekoa: 13.974,89 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-001487-2000. Zorduna: Caya González Sáenz. Zorraren zenbatekoa: 36.162,19 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-000486-2003. Zorduna: Avelina Hernández Jiménez. Zorraren zenbatekoa: 6.697,29 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-003321-1994. Zorduna: Carmen Pérez Madurga. Zorraren zenbatekoa: 47.026,56 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-004407-1996. Zorduna: Bernarda Rozas Fandos. Zorraren zenbatekoa: 34.978,95 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-004621-1980. Zorduna: Milagros San Vicente Ruiz Loizaga. Zorraren zenbatekoa: 21.230,28 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-000314-1998. Zorduna: María Teresa Ugalde Zarraga. Zorraren zenbatekoa: 57.665,22 euro.

Espedientearen zenbakia: 001-002387-1997. Zorduna: Angel Vergara Maestro. Zorraren zenbatekoa: 9.841,34 euro.

2. Prozeduraren hasiera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta azken helbide ezaguneko udalaren ediktu oholean argitara ematea, balizko interesatuek horren berri izan dezaten.

3. Interesatuei adieraztea, prozeduraren hasieraren iragarkia argitaratzen denetik hamar eguneko epean, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaketela, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko bulegoetan (González Tablas kalea, zk.g.).

Iruñean, 2006ko ekainaren 15ean._Kudeaketa zuzendariordea, Miguel Garatea Crelgo.

Iragarkiaren kodea: F0610706