I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
203/2006 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bidez jendaurrean jartzen da Buñuelgo udal mugapean legarra ateratzeko "La Torrana" proiektua handitzeko espedientea, Hormigones Beriáin, S.A. enpresak sustatua.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko O) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.
Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea legarra ateratzeko "La Torrana" proiektua handitzeko espedientea, Hormigones Beriáin, S.A. enpresak sustatua. Helburua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko, Ingurumeneko zuzendari nagusiak otsailaren 19ko 209/2003 Ebazpenaren bidez baimendutako azalera handitzea da.
Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Buñuelgo Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Buñuelgo Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0611488