I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
192/2006 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematen du Biloriako Kontzejuak sustatutako Biloriako ur-biltegirako bideari zola emateko proiekturako.
2006ko martxoaren 20an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumeneko Eraginetarako Baimena lortzeko eskaera. Biloriako ur-biltegirako bidea ireki eta hari zola emateko obrak egin behar dira: 65 metro luze eta 4 metro zabalekoa izanen da bidea, eta oraingo 1 m zabaleko bidezidor zolagabearen gainean eginen da. Jarduketa oso-osorik Lokiz mendian eginen da, ES22000022 BILean.
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumeneko Eraginetarako Baimena ematea Biloriako Kontzejuak sustatutako Biloriako ur-biltegirako bideari zola emateko proiekturako.
Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:
_Bidea egitean, nahitaezkoa ez bada ez zaie kalterik eginen bertan diren zuhaitzei, eta horretarako behar bezala balizatuko da lantegia. Zuahitzik bota behar bada, eskualde horretako mendizainari jakinaraziko zaio. Sastraka garbitzetik sortzen diren landare hondarrak hondakindegi kontrolatura botako dira, edo bestela erre, aldez aurretik Oihanak Kudeatzeko Atalak emandako baimena eskuraturik.
_Bidea egin behar den hegiak malda handia duenez, behar diren drainaketak eraikiko dira, areketan biltzen den ura behar bezala husteko eta bideari egonkortasuna emateko modukoak.
_Bidea irekitzeko lurra kentzean, geruzaka eginen da, eta landare-lurrik baldin bada, obrek ukitutako bide-bazterretan botako da berriz, eta, horrez gain, eskualdeko belar eta zuhaixken haziak ereinen dira bertan.
_Lanak bukatu eta gero, obrak egin diren lekuan ez du gelditu behar inolako obra-hondakinik edo sobratutako materialik.
2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura eta hirigintzako planeamendua).
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lanako Udalari eta Biloriako Kontzejuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0610759