91. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

225/2006 ebazpena

Hiri hondakinetako zerbitzuen finantzazioa arautzeko ordenantzak koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu, II. eranskinean. Koefizienteak 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion udalerrien arabera ezartzen dira, aipatu ondasunen zerga oinarriak berdintzearren, Mankomunitatearen eremuaren barnean dagoen desberdintasuna kontuan hartuta. Ekitaldi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak urrian jasota dauden balio katastralen arabera onartzen dira. Horregatik, ordenantzak zera aurreikusten du: "2006. ekitaldian zehar balorazio-txosten berri bat indarrean sartuko balitz, udalerri horretako koefiziente zuzentzailea egokitu beharko litzateke balio katastralak aldatutako proportzio berean.

2005/12/19ko 151. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoaren arabera, behin betikoz onetsi da Oltzako Zendeako hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena

Zerbitzu teknikoek behar diren egiaztapenak egin dituzte indize zuzentzaile berriak ezartzeko. Horren arabera, ebatzi dut:

1. 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion indize zuzentzaile berriak onartzea ondoko udalerri honetan:

Udalerria: Oltza Zendea. Aldatu beharreko indizea: 0,91 Indize berria. 0,70.

Iruñean, 2006ko ekainaren 21ean._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0611642